I

niciativa para la

R

ecuperación del

I

dioma

N

áhuat

~International

 

Nawat

 

hizkuntza

 

berreskuratzeko

 

ekimena

IRIN-International     

Ongi etorri!

 

Home page

 

Nawat:

v      The Nawat language

v      Grammar

v      Vocabulary

v      Conversation

v      Texts

v      Song

 

Who we are:

v      IRIN

v      TIT

v      IRIN-International

 

Join us!

v      We need you!

v      Come in and say hello!

v      Visitors’ comments

v      Write to us

 

The Nawat language recovery initiative:

 

v      The recovery plan

v      Nawat goes to school

v      Inside NNT

v      Nawat for adults

v      Linguistic work on Nawat

v      Other objectives

 

Shitechpalewi!

Lagun iezaguzu!

 

Webgune honek Ertamerikako El Salvador estatuko bertako hizkuntza baten berri ematen du, bera heriotzetik salbateko ahaleginen gorabeherak emanez.

 

Nawat hizkuntzak gaur egun agian ehundaka hiztun ditu, edo agian dozenaka bakarrik – ez baitago estatistika fidagarririk. Pipil deritzen hiztunetako gehienak laster aldegingo diguten aiton-amonak ditugu. Oraindik gelditzen dira, baita ere, banako pipil gazte batzuk guraso zein aiton-amonengandik nawat ikasitakoak, eta arbasoen hizkuntza eta kultura bizirik mantentzeko lan egiteko gogo handia dutenak.

 

Duela ehun bat urte nawat hizkuntza oraindik ere ahozko hizkuntza bezala jaun eta jabe zen bere lurraldeko herrixketan. Baina hain gogorki izan dira zigortuak eta masakratuak pipildarrak, gobernu estatalak bultzaturik beti, non beraien nortasun etnikoa biziaren mehatxu bihurtu baitzitzaien. Bizirik jarraitzeko, bistatik izkutatzen ikasi zuten beraz, edo bestela ere beren berezko ohituren kanpoko erakusgarriak baztertzen: ohiko jazkeraren eta ama hizkuntzaren erabilpena, alegia. Horregatik aurkitzen dira gaur egun hain ‘nawadun’ gutxi, alde batetik; eta horrexegatik ere ez da hain erraz jakitea zehazki zenbat lagun oroitzen diren oraindik beren hizkuntzaz, aitortu ez arren. Denborak aldatu omen dira, baina beren jatorrizko nortasuna eta ohiturak isiltzea ohiko jokabide bihurtu da hainbat pipilentzat.

 

Jokabide horrek hizkuntza hil dezake, ordea, hala jarraitzen badu. Egungo pipil askoren pentsamoldean, pipil izateak eta hortaz nawatez mintzatzeak ere ez du inolako balio edo prestijiorik. Beraientzat, gehienak txirotasun hutsean bizi baitira, arazoa da baliorik gabekotzat jotzen dutela beren ama hizkuntza, hots, inolako balio ekonomikorik gabekotzat batez ere. Gainera, nawatez mintzatzeak hezkuntza falta ere inplika dezake, hiztun gehienek ez dakitelako irakurtzen eta idazten.

 

Nawat hizkuntzak eskolekin eta hezkuntzarako aukerekin zerikusirik izan lezakeen ideia erabat arrotza egiten zaio pipil bati, eta are gutxiago aberasteko moduren batekin. Berdin esan daiteke nortasun pipildarraren kontzeptu baliotsu eta baikor bat eraikitzeaz, edo eta honetan hizkuntzak paper baliagarri eta batzaile bat jokatu ahal izateaz. Horrelakorik ez da inoiz ezagutu, bizi direnen oroipenean bederen.

 

Ongi etorri gure webgune berri honetara

 

Baina gauzok aldatzeko azken orduko ahaleginetan ari gara. Webgune honen bitartez nawat hizkuntzari buruz ikasi, hizkuntzaren berreskurapena ahalbidetzeko ahaleginetan ari diren gizon-emakumeak ezagutu, eta martxan dagoen lanaren berri jakin daiteke. ‘Bueltatxo’ bat ematera gonbidatzen zaitugu.

 

Hemen, beraz, nawat hizkuntzaren egoerari buruz gehiago ikas dezakezu, gramatika eta hiztegia pixka bat ezagutu, eta hizkuntzan zertxobait sakontzeko, elkarrizketa xume batzuk eta zenbait irakurgai labur irakurri, baita abesti bat irakurri eta entzun ere.

 

Baita ere, Nawat Hizkuntza Berreskuratzeko Ekimena (IRIN) eta Nawat Hizkuntzaren Bulegoa (TIT) ezagutzera etortzera animatzen zaitugu. Webgune hau IRIN-International delako nazioarteko elkartasun taldearen eskutik datorkizu.

 

Beste sail batean, egiten are den lanari buruz irakur daiteke, hala nola eskoletan nawat hizkuntza sartzeko eta horretarako testuliburuak sortzeko unibertsitate baten proiektuaz; pipil herrietan helduak ‘nawaduntzeko’ ikastaroak eskainiko dituen beste egitasmo batez;  nawat hizkuntzalaritzaren azken garaiko aurrerapenez; baita beste zenbait helburuez ere, berreskurapen plan oso baten barruan.

 

Zure txanda da laguntzeko

 

Orain zure laguntza eskatzea dagokigu. Hemen azaltzen diren proiektu desberdin guztiek nonbaiterainoko gizalaguntza eta dirua behar dute. Ez da handiegia eskatzen duten laguntza kopurua oro har, herri txiro batean diru apur bati probetxu handia atera dakiokeela kontuan hartuta. Baina herri txiro batean diru apur bat ere lortzea ez da bat ere erraza! Hemen azaldutako proiektuek hemen bertako zenbait laguntza jasotzen dute, baina iturriok aurten emandakoa gutxiegi izango da 2004ko egitasmoak burutzeko. Beraz, nawat hizkuntza bizirik mantentzeko eta oraingo berreskurapen plana martxan iraunarazteko zure laguntza behar dugu.

 

Gune honetan aurkitzen ez duzun edozein informazio eskatzeko edo sujerentziak egiteko, idatz iezaguzu. Bisitarien mezuak ere eskertzen ditugu, geure irakurle guztiei erakutsi ahal izateko.

 

Pal tinejmachnemikan tik tutechan, tikinmachtikan ne tukujkunew!

‘Hez ditzagun geure seme-alabak geure herrian bakean bizi daitezen!’

 

Pots llegir aquesta pàgina en

català.

 

You can read this page in

English.

 

Puedes leer esta página en

español.

 

Orrialde hau

euskaraz

irakur dezakezu.

Podes ler esta páxina en

galego.

 

Gallwch ddarllen y tudalen yma yn

Gymraeg.

 

Tiweli tikita ini iswat tik

Nawat.

 

 

© 2004 Alan R. King, Monica Ward and IRIN.